Gure enpresari buruz

NORTZUK GARA?

Suministros Elgeta SLU, talde txiki eta dinamiko bat gara, eta lanean gure onena emateko prest gaude.

Eguneroko lan sinple bat baino gehiago da Suministros Elgeta, hobekuntzan oinarrituriko filosofia bat da. Denon esfortzu eta konstantzia pertsonalari esker, lehiakorrak eta kalitatezkoak diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Iraganeko esperientziak, teknologia berriek eta gure dinamikotasunak bermatzen gaituzte.

EZAGUTU GURE TALDEA

KONFIANTZA DA GURE TALDEAREN OINARRIA

Gure bezeroei eraginkorra eta kalitatezkoa den zerbitzua eskaintzeko konpromisoa daukan talde txikia eta gertukoa gara.

KONFIANTZA DA GURE TALDEAREN OINARRIA

Gure bezeroei eraginkorra eta kalitatezkoa den zerbitzua eskaintzeko konpromisoa daukan talde txikia eta gertukoa gara.

HISTORIA

1993an ireki genituen ateak. 2007an, Esteban Uzinek enpresa eskuratu zuen, bertan aldaketa garrantzitsuak eginez. Altzairuen, eta orokorrean, produktuen eskaintza dibertsifikatzeaz gain, gaur egun bezeroei eskainiriko zerbitzuak ere dibertsifikatu zituen.

Beranduago 2017an, gure enpresaren hazkundea oinarri bezala, instalazioetan handitze eta zabalkuntzak egin genituen. Zabalkuntza honekin batera, mozketa-makina eta kamioi kopurua ere handitu ziren. Handitze eta zabalkuntza hau, gure bezeroekin daukagun konpromisoa errazago eta hobeto betetzeko helburuarekin burutu genuen.

Urte gutxiren buruan, Suministros Elgetan hazkunde garrantzitsu bat eman da, gure bezeroei ahalbide gehiago eskaintzeko aukera emanik eta beraiekin daukagun konfiantza areagotuz.

MISIOA

Bezeroekin konfiantzazko erlazio bat ereitea da gure misioa, beraien beharretara hobekien egokitzen diren produktu eta zerbitzuak eskainiz. Gure bezeroen zalantza eta beharrak soluzionatu eta asetzea da gure lehentasuna. Horretarako, beharrezkoa den teknologia eta kalitatezkoak diren produktuak dauzkagu gure eskuetan.

Gure bezeroekin daukagun konpromisoa betetzeko eta altzairuen sektore honetan aitzindariak izateko, Suministros Elgetan produktu eta zerbitzuen etengabeko berrikuntzan gabiltza.

Zerbait interesgarria aurkitu ahal duzu?

KONPROMISU GABE, GALDETU GURE PRODUKTU ETA ZERBITZUETAZ.

EU